XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Signora Castafiore!.

Tintin! Zer egiten duzu hemen, hain urruti, bakarrik eta bide erdian galduta?.

Castafiore anderea, lagunidazu! Lehenbailehen polizi komisaldegi batera joan beharrean nago.

Hortaz, igo eta goazen....

Gure lagunak berehala daude hirian.

Badaezpada ere, Tintinek kotxea komisaldegi ondoko kale zulo batean uzteko eskatzen dio.

Beste ezer baino lehen, ea arriskurik dagoen ikusi....

Banengoen, bai! Bi gizon sarrera zaintzen.

Ez didate hurbiltzen utziko.

Zer egin? Derrigor joan beharrean nago!.

Itxoin, badakit zer egin.

Wagner jaunak, nire lagunak, lagunduko dizu.

Handik pixka batera....

Gizon tankera hori... Zakur hori... Bera da! Goazen, Bordak, bere atzetik!.

Ziri ederra sartu die Wagner jaunak bere mozorroarekin bandidu horiei.

Orain joan zintezke, caro mio!.

Tintin komandantearen bulegoan sartzen da eta dena kontatzen dio.

Gure ikerketen arabera aztarren guztiek aintzirara eramaten dute.

Baina lekuaren erdia Borduriako lurretan dago, eta horretxek izorratzen gaitu....

Ulertzen dut: horrek arazo diplomatikoak ekarriko lituzke....

Komandante, zure baimena eta laguntza emadazu.

Hauxe da egingo dudana....